
Baina ez, nire ikuspegia aldatu egin da. Orain gutxi argitaratu duten ikerketa baten arabera, ileak esanahi ugari ezkutatzen du. Ile-koloreak, orrazkerak eta ilea ukitzeko dugun moduak uste duguna baino informazio gehiago bidaltzen dute. Dirudienez, norbanakoaren bizitza sexual nahiz sozialari buruzko ondorio ugari atera daiteke ileari erreparatuz gero. Ileak definitu egiten omen gaitu!
Esaterako, ile beltza indarraren, pasioaren eta jenio-biziaren adierazle omen da. Ile gorria, berriz, sexualitatearekin lotuta ei dago, garrarekin. Bestetik, ile horia garbitasunaren, emetasunaren eta gaztetasunaren seinale da, baina baita hauskortasun edota harrokeriarena ere. Gaztaina-koloreko ilea, berriz, orekaren isla da.
Ilearen luzeraren inguruan ere bada makina bat estereotipo. Ile motza duten emakumeak iraultzaile moduan ikusten ditugu. Gizon iraultzaileak, berriz, ile luzea dutenak dira, adats luze korapilatsua dutenak. Ile luzea daukaten emakumeek euren emetasuna azpimarratu nahi dutela pentsatu ohi da. Fraide eta soldaduek, berriz, ilea motz-motza izaten dute, diziplina gogorraren erakusgarri. A! Kontuz ibili ilea ukitzeko duzun moduarekin! Izan ere, ilea ukitzeko moduak informazio ugari gordetzen omen du. Gizona zarela irudika ezazu. Taberna batean zaude, eta han, urrutian, emakume bat dago, zuri so. Begira duzula ilea ukitzen badu, ongi, zure atentzioa bereganatu nahian dabil. Ondoren, ilea eskuekin jaso eta lepoa agerian uzten badu, gustuko zaituela esan nahi dizu. Zerbait hartzera gonbidatzen baduzu eta bere ilea ukitzen lagatzen badizu, hurrengo pausoa emateko garaia da… Ile-gogortzailea darabilen bat eskuindarra izango da, eta “gorri” batek ile kizkur luzea izango du, ziur! Egongo al da hippy kaskamotzik? Eta “ultra” adats-luzerik? Zer esango ote dute burusoilek guzti honetaz!
Ondorengo lizentziapean argitaratua: Creative Commons Attribution-NonCommercial-NoDeriv
You are free to copy, distribute and display the contents of this article but you must give credit to and mention the original author. You are not allowed to use these contents for commercial purposes, and you may not modify them to make any derivative works.
Descripción de licencia completa en: http://creativecommons.org/licenses/by-nc-nd/2.1/es/deed.en
Publicado en http://www.weeklyletter.com con fecha 2008-12-09 08:00:00 +0100
Copyright (C) ITT (http://www.itt.es) and Planet Lingua (http://www.lingua.es)
Tenemos más weekly letters escritas por Miren
Nire ileak nolakoa naizen erakusten du.
Artikulu honen edukiak kopiatzeko, banatzeko edota erakusteko eskubidea duzu, baina jatorrizko egilea nor den aipatu behar duzu. Edukiok ezin dituzu merkataritza helburuetarako erabili, eta ezta lan eratorririk sortzeko moldatu ere.
(egizu klik testu honen gaineko estekan informazio zabalagoa nahi baduzu)
Idatzi iruzkina
Ba, nik badaukat ile urdin batzuk! Nire ustez, ile urdina edo zuria daukan pertsona, oso interesgarria da… Richard Gere bezala!
Ongi Etorri Miren!
Orain, ez daukat denborarik baina zure hitzak oso politak dira !
Eskerrik asko!
Nik gero eta ile guxtiago dut. Zer esan nahiko du horrek? Gero eta listoago naiz? Orain ere ile txuri batzuk ateratzen ari zait kokotxan !!!
Nik ile motz-motza daukat, baina ez obedientzia erakusteko. Niri horrela gustatzen, oso-oso erosoa delako. Goizean ez dut ilea orraztu behar!
Kar, kar, kar!
Ba, Dave, nik ile luzea daukat, baina oso erosoa da, ez baitut asko zaindu behar.
Eta bai, arrazoi duzu, Paul. Richard Gere “interesgarria” da, bai! Baina esan, ile urdina duten emakumeak ere “interesgarriak” al dira?