Weeklyletter.com

Ez zara sistemara sartu  Sartu  
Edo eman izena. Doan da.
Kirolaria al zara?
egilea: Miren Osa Loiola

Hasiera >> Kirolaria al zara?

Egilea: Miren Osa Loiola
7:30, korrika apur bat egin… 10:30, triatletak animatu! Igeri, bizikleta, korrika… puf! Hori nekea! 15:30, tenis partida ikusi telebistan… 16:00, kartetan jokatu… 17:30, bi pilota partida ikusi, frontoian bertan… Barriola txapeldun! 19:30, futbol partida bateko markagailuarekin sufritu… 21:00, autoa hartu eta etxera bueltatu, irratian jardunaldiko azken partida jokoan dela…

Ni ez naiz sekula neska kirolzalea izan… Beno, beti gustatu izan zait ibiltzea… ¡orain inoiz baino gehiago! Gustuko dut mendira joatea, bai! Korrika apur bat egiten dut forman egoteko. Eskiatzera joaten naiz ahal dudanean, baina lehiakortasuna ez zait sekula gustatu. Hori bai, nahiz eta kirol gehiegi egin ez, joan den igandean kirola nonahi dagoela konturatu nintzen.

Mutil-lagun kirolaria daukat. Bai, zure bikoteak ez dizkizu katarroak soilik kutsatsen, afizioak ere kutsatzen dizkizu. Bestela, nola azal daiteke igande goiz batean 7etan esnatu eta korrika egitera joatea? Bikotea kirolaria izanda, ez dago beste azalpenik. Egia esan, eta inork probatu nahi badu, apurtxo bat beranduago, agian, goizean goizeko korrikaldi batek on egiten dio gorputzari. Kirola egin ondoren, hobe gosaltzen da, eta astegunean eginez gero, gusturago egiten duzu lan, goizeko 9etan eguerdian bezain fresko sentitzen baitzara. Hori bai, ezingo dituzu bazkalondoreneko aharrausiak ezkutatu…

Izan ere, igandeko kontuarekin jarraituz, gustura joaten da bat herriko triatloi taldea animatzera. Hori bai dela benetako kirolaria izatea. Neska zein mutil, guztiak dira kirolari. Onena eurekin lasterketaren ondoko momentuak banatzea da: hau dela, bestea dela… mila kontu izaten dute kontatzeko! Ordu eta erdian horrenbeste bizipen izatea ezinezkoa dela pentsatzen duzu… eta tarteka, inbidia apur bat ere sentitzen duzu. Baina hau ez inori esan, gero!

Ondoren bazkaria dator. Arroza eta arkumea patatekin batzuk (triatleten menua deitzen dio zenbaitek), entsalada eta barazkiak besteek, bakoitzak nahiago duena.

Telebistan Nadal-Federer tenis partida: “horiek besoak gaztetxoarenak!” “Eta hori bai hanka parea!”, baina ez besoek, ez hankek, ez zioten balio izan igandekoan.

Bitartean, gu kartetan, jo eta ke. Bada karta-jokoa kiroltzat duenik, izan ere, izerdia botatzen da, bai, kartetan. Igandean galdu egin nuen… zer egingo diot, ba!

Karta-jokoaren ostean, pilotarekin eta pilotariekin geneukan hitzordua. Pilota partidak, partida oro bezala, zuzenean gozatzekoak dira. Eta frontoian bertan lagun bat badaukazu, ba, hobe. Jokinek igandeko partida irabazi egin zuen. Zoragarri jokatu zuen, gainera! Eta… Abel Barriola ezagutzen al duzue? Leitzan bizi den pilotari nafarra da Abel. Nire pilotari kutuna da… aupa Abel! Eta noski, nolakoa izango litzateke futbolik gabeko igande bat? Ezin irudika dezaket… Ni ez naiz oso futbolzalea, baina bai, gustatzen zait talde ezberdinek zer egin duten jakitea. Igandean, Mallabiatik Zarautzera gindoazela, futbola geneukan entzungai. Irratsaioa osatzen duten ahots horiek igandeekin lotzen ditut. Asteazken goiz batean ahots horiek entzungo banitu, igandea litzatekeela pentsatuko nuke, ziur!

Artikulu honek ondorengo etiketak ditu: kirola 
3 iruzkins / Kirolaria al zara?

Idatzi iruzkina

Joe_dub_08_60
Re: Kirolaria al zara? egilea: Joe

Ni Realzalea naiz. Futbola gustatzen zait, baina aurten Reala bigarren maila jokatzen ari da. Hala ere, hurrengo urtean, Realak lehenengo mailan egongo da, ziur!

Paul
Re: Kirolaria al zara? egilea: Paul

Nik Inglaterran jolasten nuen tenisera, baina orain ez. Orain ibiltzea gustatzen zait niri asko. Hondarribiara joaten naiz askotan, oinez. Kartetan ere ibiltzen naiz, baina mus-a ez dut ulertzen!

Miren_cut_5055
Re: Kirolaria al zara? egilea: Miren

Kar, kar, kar!
Nik ikasi nuen musean, baina askotan aritu behar da ongi jokatzeko, ezta? Gainera, ni gezurrak esaten oso txarra naiz…

Idatzi iruzkina


Ondorengo lizentziapean argitaratua: Creative Commons Attribution-NonCommercial-NoDeriv

You are free to copy, distribute and display the contents of this article but you must give credit to and mention the original author. You are not allowed to use these contents for commercial purposes, and you may not modify them to make any derivative works.

Descripción de licencia completa en: http://creativecommons.org/licenses/by-nc-nd/2.1/es/deed.en

Publicado en http://www.weeklyletter.com con fecha 2008-12-11 08:00:00 +0100

Copyright (C) ITT (http://www.itt.es) and Planet Lingua (http://www.lingua.es)

Tenemos más weekly letters escritas por Miren

Encuesta de esta weekly letter

Kirolaria al zara?

Lizentzia

Artikulu honen edukiak kopiatzeko, banatzeko edota erakusteko eskubidea duzu, baina jatorrizko egilea nor den aipatu behar duzu. Edukiok ezin dituzu merkataritza helburuetarako erabili, eta ezta lan eratorririk sortzeko moldatu ere.

Licence1

(egizu klik testu honen gaineko estekan informazio zabalagoa nahi baduzu)

         erabilera baldintzak           harremana
zerbitzua: Congenia